Anima zaitezte zuen euskarazko filmak bidaltzera!
- KCD-ONGD Kultura Communication Desarrollo
- 22 feb 2017
- 1 Min. de lectura
Lagun agurgarriok,
“KCD” Kultura Communication y Desarrollo, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundetik, dakizuenez, 2017ko urriaren 19tik 26ra ospatuko den Nazioarteko Zinema Ikusezina “Film Sozialak”-en 9. ediziorako deialdia ireki genuen joan den abenduaren 1ean.
Jaialdian, lantzen diren lau ardatz tematikoez gain (Garapen Iraunkorra, Giza Eskubideak, Kulturartekotasuna eta Genero Berdintasuna), euskaraz egindako zein emakume batek burututako filmak nagusitu nahi ditugu.
Honako hauek dira jaso daitezkeen Sariak:
GARAPEN IRAUNKORRA
EMAKUME BATEK BURUTUTAKO LANIK ONENA
GIZA ESKUBIDEAK
KULTURARTEKOTASUNA
GENERO BERDINTASUNA
EUSKARAZ EGINDAKO LANIK ONENA
IKASLEEN SARIA
IKUSENTZULEEN SARIA
Hainbat kategoria izanik, EUSKARAZ EGINDAKO LANIK ONENAren sailerako filmak jasotzea interesatzen zaigu, euskaraz egindako zinema bultzatu nahi dugulako.
Zinemaldian, guztira 16.500 eurotan baloratutako sariak banatzen dira. Beste kategorietako sariak eskuratu ahal izateaz gain, sail honetara aurkeztutako filmek Bilboko Kafe Antzokiaren eskutik 1.000 euroko saria jaso dezakete.
Gai sozialak lantzen dituzten euskarazko filmak zein euskarazko azpitituluak dituzten lanak onartzen dira.
Jaialdian parte hartzeko, nahi dituzuen film sozialak bidali ditzazkezue maiatzaren 15a arte.
Deialdia ahalik eta gehien zabaltzea eskertzen dizuegu.
Eskerrik asko, KCD-GGKE.

Comentarios